Mundua -

Gatazka

Arma kimikoak egiteko azpiegitura suntsitzen bukatu dute Sirian

Oraindik zehazteke dago Siriako arma kimiko guztiak suntsitzeko plana.

Arma kimikoak
Arma kimikoak
Siriak suntsitu ditu arma kimikoak ekoizteko dituen lantegiak

1:06

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arma kimikoak egiteko azpiegitura deuseztatzeko prozesua bukatutzat eman dute Sirian, baina oraindik zehazteke dago arma kimiko guztiak suntsitzeko plana, Arma Kimikoen Debekurako Erakundeak iragarri duenez.

"Emandako epe-muga bete du Siriak'', azpimarratu dute, azaroaren 1a baitzen prozesua bukatzeko ezarritako data.

Edonola ere, Arma Kimikoen Debekurako Erakundeak oraindik onartu egin behar du Siriak bere esku dituen arma kimiko guztiak suntsitzeko plana. Azaroaren 15erako onartzea aurreikusi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Gerra Siria Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Zer ari da gertatzen Sirian?