Mundua -

AEB-Errusia akordioaren ostean

Nazioarteko aditu taldea Siriako arma kimikoak suntsitzen hasi da

Lehenengo eguna da suntsiketa lanak egiten dituztela; ikertzaileek "biltegietako armen eta ekoizteko makinen zati bat suntsitzea" aurrikusi dute.

Armak suntsitzeko prozesua Errusia eta AEBen akordioaren ostean abiatu zen. Irudia: EFE
Armak suntsitzeko prozesua Errusia eta AEBen akordioaren ostean abiatu zen. Irudia: EFE
Armak suntsitzeko prozesua Errusia eta AEBen akordioaren ostean abiatu zen. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sirian dagoen nazioarteko aditu taldea Baxar al Asaden erregimenaren arma kimikoak "suntsitzen" hasi da, Arma Kimikoak Debekatzeko Organizazio eta NBEren bozeramaile baten arabera.

Iturriak (ez du izenik eman nahi izan) esan duenez, ikertzaileek "biltegietako armen eta ekoizteko makinen zati bat gaur, igandea, suntsitzea" aurrikusi dute.

Lehenengo eguna da suntsiketa lanak egiten dituztela, iturri horren arabera, eta ez dute zehaztu nahi izan non abiatu dituzten lanak "segurtasun arrazoiak direla medio".

Misioaren lehenengo egunetan, teknikarien taldea Siriako Gobernuak helarazitako informazioa, makinen segurtasuna eta 2014ko lehenengo sei hilabeteetan arma kimikoak suntsitzea aurrikusten duen plana gauzatzeko aukera baieztatzen izan da.

Ikertzaileak aurreko asteartean heldu ziren Damaskora, NBEk Errusia eta AEBen arteko itunaren ostean adostutako planari jarraituta.

Arma Kimikoak Suntsitzeko Itunaren arabera, estatu sinatzaileek (Siriak urriaren 14ean bat egingo du) taldearen segurtasuna bermatu, eta arma kimikoen suntsiketa ere ordaindu behar dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak 2024 Gerra Siria Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Siria