Mundua -
Gerra zibila
Ia 11.000 haur hil dira Siriako gerran, azken 30 hilabetetan
Hildakoen % 88 zibilak dira, % 12 haurrak eta % 11 emakumeak, Siriako Giza Eskubideen Sarearen arabera.
Erredakzioa
Ia 11.000 haur hil dira Siriako gerraren baitan, azken 30 hilabetetan, Siriako Giza Eskubideen Sareak jakinarazi duenez. Guztira, 101.513 lagun hil dira Siriako gerra hasi zenetik, eta gutxi gorabehera Nazio Batuen Erakundeak egindako estimazioaren parekoa da.
Hildakoen % 88 zibilak dira, % 12 haurrak eta % 11 emakumeak Siriako Giza Eskubideak emandako datuen arabera.
Fadel Abdul Ghani aipaturiko sare horretako sortzaile eta zuzendariak azaldu duenez, berariazko eraso sistematikoen jomuga izan dira zibilak.
Siriako Giza Eskubideen Sarea iturri fidagarritzat jotzen dute, eta hildako bakoitzaren kasuan izen-abizenak, argazkia, heriotzaren data, tokia eta zergatia zehazten ditu.
Siriako Gobernuaren indarrek eragin dituzte hildakoen % 90, eta gainerako pertsonak "beste talde armatuek" hil dituzte. Edonola ere, talde armatu horiek Siriako oposizioarekin zerikusirik ez dutela nabarmendu du Ghanik.
Halaber, 9.000 adingabe eta 6.500 emakume adingabe daude atxiloketa zentroetan, eta guztira atxilotuta zeuden 18.000 lagun "desagertu" egin dira.
Torturak salatu ditu Ghanik, eta egunero torturaren ondrioz hildako lauzpabost lagunen salaketak jasotzen dituzte.