Mundua -
Siriako gatazka
NBEren txostenak Sirian arma kimikoen erabilpena frogatuko du
Hala adierazi du Ban Ki Moonek. Hala ere, txostenak ez du zehaztuko nork egin duen erasoa.
Erredakzioa
Ban Ki Moon Nazio Batuen idazkari nagusiak adierazi duenez, NBEk Damaskon abuztuaren 21ean izandako erasoaren inguruan eskatu duen txostenak arma kimikoen erabilpena frogatuko du.
"Txostenak argi eta garbi erakutsiko du arma kimikoen erabilpena, nahiz eta txostena esku artean izan arte ezin dudan baieztatu", adierazi du Ban Ki Moonek New Yorken.
Idazkari nagusiaren aburuz, Ake Sellstromek zuzendutako taldeak egin duen ikerketak AEBk, Frantziak edo Erresuma Batuak arma kimikoen erabilpenaren inguruan egindako baieztapenak egiaztatuko ditu.
Txostenak, ordea, ez du zehaztuko nork egin duen erasoa, eta Ban Ki Moonek ez die Siriako gobernuaren aldekoei egotzi. "Erregimenak gizateriaren aurkako krimen asko egin ditu azken mi urte eta erdi hauetan", amaitu du.