Mundua -

Siria

Alemaniak, Sirian, balizko esku-hartze militarrean ez du parte hartuko

Alemaniak G-20ko adierazpena babestu arren, Sirian, balizko esku-hartze militar batean ez duela parte hartuko esan du Angela Merkelek.

Angela Merkel
Angela Merkel
Angela Merkel

Errredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dena den, abuztuaren 21ean, Damasko kanpoaldean izandako eraso kimikoa oso larria izan dela azpimarratu du, eta eraso horren erantzuleak zigortu behar direla gaineratu du Alemaniako Kantzillerrak.Hori dela eta, Sirian ustez izan zen eraso kimikoa ikertzen ari den Nazio Batuen Erakundeko adituei, bertan jaso dituzten frogen inguruko datuak, ahal bezain laster, publikatzeko eskatu die.

"Prozesu politiko" batek, soilik,  ekar dezake bakea Siriara, Merkelen ustez. Horregatik, Nazio Batuen erakundeko Segurtasun Kontseiluak adostutako erabaki bat har dezan, lan egingo du.

Siriako errebeldeek, eraso militar baten aurrean, lurraldera tropa estatubatuarrik ez ekartzea gomendatu dio AEBetari

Errebelde siriarrek, bestalde, Bashar Al Assad presidentek dituen leku estrategikoak urrutitik erasotzeko eskatu diete ipar amerikarrei. Halaber, lurreko erasoak beraien esku geratzea eskatu dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen da munduan? Gerra Siria Alemania Angela Merkel argazkiak Gaurko titularrak Albisteak Siria