Mundua -

Siria

Siria erasotzeko, Europako estatuen babesa lortzen saiatuko da Kerry

John Kerry, AEBetako diplomazia burua, Siria erasotzeko babesa lortzen saiatuko da eta, horretarako, Europar Batasuneko 28 estatuetako Atzerri ministroekin bilduko da, Lituanian.

G-20 bilera
G-20 bilera
G-20 bilera

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Batuetako Kongresuaren bozketan zer gertatuko den ikusteko dagoela, Siria erasotzeko Europako estatuen babesa lortzen saiatuko da John Kerry, Obamaren gobernuko Estatu idazkaria, Lituanian egingo den bileran.

Dagoeneko, G-20ko 11 herrialdek Siriaren kontrako erantzun sendoa eskatu dute. Australiako, Kanadako, Frantziako, Italiako, Japoniako, Hego Koreako, Saudi Arabiako, Espainiako, Turkiako, Erresuma Batuko eta AEBetako gobernuek arma kimikoen erabileraren kontra ''nazioartean erantzun sendoa''  izan behar duela esan dute.

11 herrialde horiek sinatutako idatziaren arabera, ”ebidentzia guztiek Siriako erregimena jotzen dute, pasa den abuztuaren 21ean, Damascon izandako erasoaren erantzule ''.

Gaur,  John Kerry, AEBetako Estatu idazkaria, Europako estatuen babesa lortzen saiatuko da. Horretarako, Europar Batasuneko 28 estatuetako Atzerri ministroekin bilduko da,  Lituanian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken orduko albisteak Gerra Siria Ameriketako Estatu Batuak Europako herrialdei buruzko albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Zer ari da gertatzen Sirian?