Mundua -

Siria

Siriako erasoan babesa lortzeko nazioartean presioa indartu du Obamak

Errusiaren hitzetan, baina, AEBetako Kongresuak ezin du gerrarik baimendu. Edonola ere, Al Asadek arma kimikoak erabili zituela frogatuko balitz, ekintza militarra onartuko luketela esan du Putinek.

Obama
Obama
Siriako gatazka: Obama Suediaren babes bila joan da

2:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazioarteko herrialdeetan ''sinesgarritasuna''oinarri hartuta, Barack Obama AEBetako presidenteak presioa indartu du nazioarte mailan, Sirian erasoa egiteko babes bila.

Halaber, Siriako erregimena arma kimikoak erabiliz egindako erasoaren erantzule dela berretsi du. Obama ''ziur'' da Bachar al Asad dagoela erasoaren atzean, eta AEBek hori egiaztatzeko frogak dituztela berretsi du.

Horren harian, eta Irakeko gerra gogoan hartuta, AEBetako presidenteak esan du bildutako frogek aurrekoetan egindako akatsak berriz ez errepikatzea ahalbidetuko dutela.

"Ez ditut informazio kaxkarretan oinarritutako akatsak errepikatu nahi. Baina erabat ziur nago: arma kimikoak erabili ziren'', gaineratu du.

AEBek ezin dute Siriaren kontrako gerrarik baimendu, Putinen hitzetan

Vladimir Putin Errusiako presidentearen ustez, baina, AEBetako Kongresuak ezin du Siriaren kontrako erasorik baimendu, NBEren baiezkoa ez duen ekintza militarra ''erasoa'' litzatekeelako.

''Munduko edozein herrialdetako Kongresuak ez du halakorik baimendu, eraso bat baimentzea litzakeelako. NBEren Segurtasun Kontseilutik at dagoen guztia erasoa da, bere burua bebesteko ez bada'', adierazi du Putinek.

Al Asadek arma kimikoak erabili zituela frogatuko balitz Errusiak erasoa onartuko luke

Edonola ere, Putinek aurreratu du Al Asaden erregimenak arma kimikoak erabili zituela frogatuko balitz Errusiak erasoa onartuko lukeela. ''Ez dut baztertzen'', esan du elkarrizketa batean.

Frantziako oposizioak bozketa eskatu du

Frantzian, bestalde, oposizioak aurreratu du ez duela Sirian NBEren babesik gabeko esku-hartze militarrik babestuko erabakia Frantziako Parlamentuan bozkatzen ez badute

Parisek ez du ekintzarik abiatuko koalizioa eratu arte

Bozketak bozketa, Frantziak ez du ekintzarik abiatuko nazioarte mailan koaliziorik sortu arte, Jean-Marc Ayrault lehen ministroak aurreratu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo munduko albisteak Gerra Siria Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Frantzia argazkiak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Siria gaur