Mundua -

Siriako gatazka

Iran: 'Sirian sartzen badira ondorio larriak pairatuko dituzte AEBek'

Zarif Irango Kanpo Arazoetarako ministroak adierazi duenez, bere Gobernuak "harerman estua" dauka Siriarekin; Assadek ziurtatu dio Irani "inoiz ez" dituela arma kimikoak erabili.

Bi aldeetako mehatxuak gero eta larriagoak dira. Irudia: EFE
Bi aldeetako mehatxuak gero eta larriagoak dira. Irudia: EFE
Bi aldeetako mehatxuak gero eta larriagoak dira. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBek 'marra gorria' zeharkatzen badute eta Sirian militarrak sartzen baditu 'ondorio larriak' izango dituztela ohartarazi die Masud Jazayeri Irango Indar Armatuen buruordeak AEBei.

"Ameriketako Estatu Batuek badakite zein den Siriako marra gorria eta, zeharkatzen badute, ondorio larriak pairatuko lituzke Etxe Zuriak", nabarmendu du Jazayerik, Fars Irango agentziak zabaldu duenez.

Militarraren mehatxua Barack Obama AEBetako presidenteak eta David Cameron Britainia Handiko lehenengo ministroak "aukera guztiak" aztertuko dituztela adierazi ondoren heldu da.

Chuck Hagel AEBetako Defensa idazkariak ziurtatu egin zuen bere Gobernua prest dagoela Obamak agintzen duen "edozein aukera" militarra burutzeko.

Mohamed Javad Zarif Irango Kanpo Arazoetarako ministroak adierazi duenez, bere Gobernuak "harerman estua" dauka Siriarekin; eta azken egunotan izandako zenbait elkarrizketatan, Assadek ziurtatu dio Irani "inoiz ez" dituela arma kimikoak erabili eta NBErekin "kooperatuko" duela, gertatutakoa argitzeko.

 

Siriak ere abisua eman du

"Siriari eraso egitea ez da inorentzako picnic bat izango, eraso horrek ondorio larriak ekarriko lituzkeelako; Ekialde Hurbila sutan jarriko lukeen su-bola izango litzateke", ohartarazi die Siriako Gobernuak AEBei.

Siriako telebista-kate nazionalak Omran al Zubi Informazio ministroari eskainitako elkarrizketa zabaldu du. al Zubiren ustez, "AEBek egindako presioak denbora galtzea dakar, Siriak terrorismoaren aurkako borrokarekin azkeneraino jarraituko duelako".

 

Eraso kimikoaren zantzuak

Bestalde, Mugarik gabeko Medikuak (MSF) Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKE) jakinarazi duenez, Damaskon ustez eraso kimikoa izan eta hiru ordura, 3.600 pertsonatik gora artatu zituen (kolaboratzaile diren hiru ospitaletan), agente neurotoxiko baten sintomak zituztela, eta horietatik 355 hil ziren, erakundeak ohar baten bidez zabaldu duenez.

Hiru ospital horietako mediku taldeak MSFri esan dionaren arabera, ustezko erasoa izan ostean, "eri asko heldu ziren ospitaletara hainbat sintomekin, listu gehiegi, arnasteko arazoak, ikusmen lausoa, begi nini uzkurtua eta dardarak", Bart Janssens MSFen operazioen zuzendariaren esanetan..

siria_erasoak_eitbcom_bideoa

Gaixoei atropina eman diete, ondorio horiek arintzeko droga, alegia. MSF substantzia horren hornitzailea da. "Ospitalei 7.000 anpulu atropina ematen saiatzen ari gara", azaldu du MSFk, "eta gaixoak artatzeko laguntza eta material osagarria ere eman nahi dizkiegu".

Sirian arma kimikoak erabili diren argitzeko Nazio Batuen Erakundeak bertara bidaliko duen taldeari berehalako sarrera eskaintzea espero du erakunde horrek. "Azken erasoaren eta biktimek behar izan duten harrera handiaren ondorioz, jada hondagarria zen giza-egoerak okerrera egin du Sirian", deitoratu du Christopher Stokes Mugarik Gabeko Medikuen zuzendari nagusiak.

 

¿
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen da munduan? Gerra Siria Ameriketako Estatu Batuak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa GKEen albisteak Siria gaur Ekialde Hurbila