Mundua -
Damaskoko erasoaldiak
Siriako oposizioak NBEren ikuskatzaileen segurtasuna bermatu du
Siriako Iraultza eta Oposizioko Koalizio Nazionaleko bozeramailearen esanetan, segurtasuna soilik kontrolpean dituzten eremuetan bermatuko dute.
Erredakzioa
Siriako Iraultza eta Oposizioko Koalizio Nazionalak (CNFORS), Bashar al Assaden Gobernuaren kontrako oposiziorik nagusienak, kontrolpean dituen eremuetan NBEren ikuskatzaileen segurtasuna bermatzeko konpromisoa hartu du, asteazkenean ustez Damaskon egin zen eraso kimikoaren inguruan ikertzeko.
"NBEren taldearen segurtasuna bermatuko dugu", Jaled Sale CNFORSen bozeramaileak Istanbulen egindako prentsaurreko batean esan duenez. Saleren esanetan, "ezinbestekoa" da ikuskatzaileak "48 orduko tartea igaro baino lehen -erasoa izan zen lekura- heltzea". Oposizioaren arabera, ehunka pertsona hil ziren erasoaldi horietan.
NBEk berak eskatu dio Basar al Assaden Gobernuari ikerketa talde bat eraso kimikoak ustez egin ziren lekura heltzea erraztea.
Oposizioko ekintzaileek onartu egin dute asteazkenetik dabiltzala bonbardaketen biktimen frogen bila, herrialdean dauden (handik kilometro gutxira) NBEren ikuskatzaileei entregatzeko asmoz.
Badr Jamous CNFORSen idazkari nagusiak baieztatu duenez, froba batzuk "Siriatik kanpo" daude dagoeneko, adituek aztertu ahal izateko. Jamousek Istanbuletik hitz egin du, baina ez du esan zehazka non dauden froba horiek.
Errusiak esku hartu du
Errusiako Kanpo Ministerioak Siriako oposizioari Damasko inguruan aste honetan izan den ustezko eraso kimikoari buruzko objektibo bat egitea oztopatzea leporatu dio, oposizioak segurtasuna bermatuko duela iragarri baino lehen.
Armadak arma kimikoarekin egindako ustezko erasoa Damaskon izan zen, eta 1.300 pertsona hil ziren, Geroge Sabra oposizioko buruaren arabera.