Mundua -
Siria
Errusiak eraso kimikoaren ikerketa oztopatzea leporatu dio oposizioari
"Oposizioak segurtasuna eta NBEren adituen lan eraginkorra bermatzeko prest dagoen adierazgarriak ematea behar du", azaldu du.
Erredakzioa
Errusiako Kanpo Ministerioak Siriako oposizioari Damasko inguruan aste honetan izan den ustezko eraso kimikoari buruzko ikerketa objektibo bat egitea oztopatzea leporatu dio.
Bashar al Asad Siriako presidentearen Gobernuko aliatua den Errusiak azaldu duenez, Siriako oposizioak oraindik ez du NBEren taldea herrialdean aurkeztea bermatu eraso mota hori arriskurik gabe ikertzeko.
"Oposizioak segurtasuna eta NBEren adituen lan eraginkorra bermatzeko prest dagoen adierazgarriak ematea behar du", azaldu du Ministerioak ohar batean.
Armadak arma kimikoarekin egindako ustezko erasoa Damaskon izan zen, eta 1.300 pertsona hil ziren, Geroge Sabra oposizioko buruaren arabera.