Mundua -

Txostena

Sirian arma kimikoak erabili dituztela baieztatu du NBEk

Arma kimikoak erabili dituztela pentsatzeko "oinarri sendoak" daudela jaso dute gaztakaren ikertzaileek, baina horiek nork erabili dituen ezin izan dute egiaztatu.

Foto: EiTB
Foto: EiTB
Foto: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sirian arma kimikoak erabili dituztela baieztatu du Nazio Batuen Erakundeak. Herrialde horretako gatazka ikertzen duen batzordeko kideek ezin izan dute frogatu nork erabili dituen, baina oposizioak erabili izana zalantzan jarri dute.

"Gai kimikoak arma gisa erabili dituztela pentsatzeko oinarri sendoak daude", Paulo Pinheiro NBEren ikerketa batzordeko presidenteak adierazi duenez. "Ezin izan dugu zehaztu zein gai kimiko erabili dituzten, nola zabaldu diren, ezta zeinek erabili dituen ere", erantsi du Genevan emandako prentsaurreko batean Pinheirok, baina jasotako salaketa gehienak Al Assaden erregimenaren kontrakoak direla azpimarratu du.

Batzordeak martxoa eta apirila bitartean arma kimikoekin egindako lau eraso aztertu dituela, gaineratu du.

Siriako egoera gero eta latzagoa dela ohartarazi du Nazioa Batuen Erakundeak eta basakeria maila larria salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mundua berriak Gerra Siria NBE argazkiak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Zer ari da gertatzen Sirian? Ekialde Hurbila gaur