Mundua -

Gas toxikoak

Erregimenak Damaskon arma kimikoak erabili ditu, 'Le Monde'ren arabera

Egunkariak argitaratu duenaren arabera, hedabideko argazkilariek gas toxikoen ondorioak pairatu dituzte, Jobarren, miliziano matxinatuekin zeudenean.

Siriako gatazkako irudia. Argazkia: EiTB
Siriako gatazkako irudia. Argazkia: EiTB
Siriako gatazkako irudia. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baxar al-Asad Siriako presidentearen indar leialek arma kimikoak erabili dituzte behin baino gehiagotan azken hilabeteotan Damaskon miliziano matxinoen eta herritar zibilen aurka, Le Monde egunkari frantziarrak gaur salatu duenez. Horren arabera, hedabide horretako argazkilari batek zuzenean jasan zituen gas toxikoen ondorioak.

"Leherketen ostean, usaina nabaritzen dugu, eta, ondoren, arnasa hartzeko zailtasunak izaten hasten gara. Begirada lausotzen zaigu eta buruko mina izaten dugu", azaldu du Abdalak, matxinoetako batek.

Mediku siriar batek adierazi duenez, Jobarren gasekin kaltetutako hogei pertsona baino gehiago artatu ditu: "Arnasa hartzeko zailtasunak zituztela esaten zuten. Azalean negala izaten zuten, eta begiak gorrituta zituzten. Botaka egiten zuten, eta odola botatzen zuten eztul egitean".

Zamir izeneko beste mediku baten arabera, martxoaren 24an Adran izan zen manifestazioan 2 pertsona hil eta 39 intoxikatu ziren, eta horiei denei atropina, sarin gasaren kontrako antidotoa, eman behar izan zieten. Hala ere, oraindik ez dakite erasoan zein gai kimiko erabili zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Gerra Siria Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Siria albisteak gaur Ekialde Hurbila