Mundua -
Errusiara bisita
AEBek Moskurekin lankidetza lortu nahi dute, Siriako egoera zuzentzeko
Siriako gatazka, Iranen programa nuklearra, Koreako egoera eta G8aren hurrengo bilera izango dituzte hizpide.
Erredakzioa
John Kerry AEBetako estatu idazkaria Moskura iritsi da, kargua hartu zuenetik Errusiara egin duen lehen bisitan. Besteak beste, Siriaren, Iranen eta Korearen egoerak aztertuko dituzte, baita bi herrialdeen arteko harremanak ere.
Kerryk elkarlan maila handiagoa lortu nahi du Errusiarekin, Siriaren egoerari irtenbidea bilatzeko asmoz, krisi humanitarioari aurre egiteko eta Bachar Al Asadek arma kimikoak erabili ote dituen jakiteko.
Bisita bi herrialdeen arteko une gatazkatsuan iritsi da; izan ere, Errusiak AEBetako familiek haur errusiarrak adopzioan hartzeko debekua jarri zuen.
Auzi hortaz gain, Kerryk Errusiaren eta Ameriketako Estatu Batuen arteko elkarlana onbideratu nahi du eta Siriaren gerrari amaiera emateko irtenbide politiko bat lortzeko elkarlana sustatu nahi du.