Mundua -
Gatazka Sirian
Kerryk Siriako matxino 'moderatuei' armak ematearen alde egin du
Nolanahi ere, armak "pertsona okerrei" ere heltzeko "bermerik" ez dagoela aitortu du AEBetako Estatu idazkariak.
Erredakzioa
John Kerry AEBetako Estatu idazkariak Siriako matxino "moderatuei" armak ematearen alde egin du. Dena dela, armak "pertsona okerrei" ere heltzeko "bermerik" ez dagoela aitortu du.
Saud al Faisal Saudi Arabiako Atzerri ministroarekin batera eskainitako prentsaurreko batean azaldu duenez, AEBak "lanean" ari dira armak matxino moderatuek jasotzen dituztela bermatzeko, talde jihadistek beharrean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea