Gizartea -

Usurbil

Usurbilgo goi-tentsioko dorre batean deskarga elektrikoa jasota zauritu ziren adingabeetako bat hil egin da

Errota Berri inguruan izan zen ezbeharra, aurreko astean. Zaurituak, 11 eta 15 urteko lehengusu-lehengusinak, Donostia Ospitalera eraman zituzten aurrena, baina gazteena, hildakoa, Gurutzeta Ospitaleko Erredura Handien Unitatera eraman zuten gero, larri.

Usurbilgo goi-tentsio dorrea, hesituta. Argazkia: EITB
Usurbilgo goi-tentsio dorrea, hesituta. Argazkia: EITB

Dorrearen eremua ixteko agindu dio Industria Sailak lursailaren jabeari

0:33

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurreko astean Usurbilgo goi-tentsioko dorre batera igo ostean deskarga elektriko bat jasota zauritu ziren bi adingabeetako bat, 11 urteko mutikoa, hil egin da.

Bi adingabe zauritu ziren Usurbilen (Gipuzkoa) asteburuan, goi-tentsioko dorre batera igo ostean deskarga bat jasota. 

Zaurituak, 11 eta 15 urteko lehengusu-lehengusinak, Donostia Ospitalera eraman zituzten aurrena, baina gazteena, mutikoa, Gurutzetako Ospitalera eraman zuten gero, Erredura Handien Unitatera, larri. 15 urteko neskak larunbatean jaso zuen sendagiria.

Udalak, ohar batean, doluminak helarazi dizkie haurraren senide eta gertukoei. "Gaurkoa egun tristea" dela esan du, "kolpe gogorra", eta "zorigaiztoko izugarria" delako heriotza.

Agurtzane Solaberrieta Mesa alkateak, gainera, horrelako istripu gehiago ez gertatzeko neurriak eskatu ditu. Horren harira, dorrea jada hesituta dago.

Segurtasuna eta erantzukizunak

Usurbilgo goi-tentsioko dorreak araudia betetzen duen ikertzen ari da Ertzaintza. Osinalde industrialdean dagoen dorrea oinezkoen eskura zegoen. Legeak agintzen duenez, horren arrisku larriaz ohartarazteko hiru kartel zituen jarrita, baina ez zuen inongo hesirik, ez eskaileretan, ezta dorrearen inguruan ere. Adituen hitzetan, legeak ez omen du jasotzen ingurua hesituta izan behar dutenik, baina bai seinaleak izan behar direla ikusgai. Pasealeku berean, metro gutxira dagoen beste goi-tentsioko dorreak, aldiz, babesa du inguruan.

Ezbeharra ikusita, asteazkenetik, dorrea hesituta dago, Jaurlaritzako Industria Sailak enpresa jabeari aginduta. Udalak ere bermeak eskatu ditu halakorik gehiago ez gertatzeko. 

Iberdrolak dioenez, erantzukizuna lur eremuaren jabeena da, eta enpresa baten eremu pribatuan dagoenez, enpresa horri dagokio segurtasun neurriak hartzea.

Goi-tentsioko dorrearen lursailaren jabeari dagokio sarbidea mugatzea, Iberdrolaren esanetan
Goi-tentsioko dorrearen lursailaren jabeari dagokio sarbidea mugatzea, Iberdrolaren esanetan

Goi-tentsioko dorrearen lursailaren jabeari dagokio sarbidea mugatzea, Iberdrolaren esanetan

0:43

Ezbeharra larunbat arratsaldean gertatu zen, martxoaren 8an, 18:10ean, Usurbilgo Errota Berri inguruan.

Hiru adin txikiko Atxega jatetxean zeuden familiako ospakizun batean, eta handik irten, eta goi-tentsioko dorrera igo ziren horietako bi.

Lekukoen arabera, eztanda moduko bat entzun zen, eta argia joan zen industrialdean.

Dorrera igo ez zen haurra ostatura itzuli zen abisua ematera, eta, bitartean, inguruan zebiltzan bi helduk larrialdi-zerbitzuetara deitu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Usurbil Albisteak Umeak