Gizartea -
ISTRIPUA
Olioa zeraman kamioi bat AP-8tik GI-20ra erori da, Errenteria parean
Istripua izan duen ibilgailua erregaia galtzen ari da. Olioa garraiatzen zuen, beraz, errepidean isuritako likidoa dago eta arriskutsua izan daiteke. AP-8ko ezkerreko erreia itxita dago Bilborako noranzkoan, istripuaren ondorioz.
EITB MEDIA
GI-20 errepidea itxita dago Errenteria parean, Bilborako noranzkoan, AP-8tik erori den kamioi bat irauli delako. Ibilgailua erregaia galtzen ari da eta olioa zeraman. Beraz, likidoa isuri da errepidean.
AP-8ko ezkerreko erreia itxita dago Bilborako noranzkoan, istripuaren ondorioz.
Kamioian zihoazen bi pertsonak beren kabuz irten dira, baina medikuek ikusteko zain daude.