Gizartea -

LAPURDI

Bidarten Poliziak tiroz hildako gizona militar ohia zen

Poliziaren jarduna zuzena izan zela defendatu du Baionako prokuradoreak, erasotzaileak erabilitako pistola gezurrezkoa izan arren.

Bart Bidarten erasoa izan den lekua. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Bart Bidarten erasoa izan den lekua

Bart Bidarten erasoa izan den lekua. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bart, Bidarteko gaztandegi bateko langilea bahitu, eta, ondoren, Poliziak tiroz hil duen gizona militar ohia zen eta arazo psikiatrikoak zituen, Baionako prokuradoreak asteazken honetan jakinarazi duenez.

Atzo, 19:30 aldera gertatu zen Bidarteko Erretegia gazta-dendan. 

Saltzailea mehatxatzeko erasotzaileak erabilitako pistola gezurrezkoa zela onartu arren, poliziaren jarduna zuzena izan dela defendatu du Baionako fiskalak.

Antza denez, emakumea saltokia ixten ari zela, gizon bat sartu zen pailazo maskara bat jantzita eta sable eta errebolberrarekin mehatxu egin zion. Ondoren, Poliziari deitzeko eskatu zion biktimari.

Fiskalaren arabera, bertaratutako agenteak erasotzailearekin negoziatzen ahalegindu ziren. Une batean, ordea, bi detonazio entzun eta tiro egin zioten gizonari. Guztira, 15-20 tiro artean izan zirela esan du, zehaztu gabe.

Hildakoak 32 urteko biktimari eta polizia-agenteei esandakoa aintzat hartuta, tiroz hiltzea nahi zuela uste dute ikertzaileek.

Baionako prokuradoreak bi ikerketa ireki ditu: batetik, autoritate publikoa dutenen kontrako hilketa saiakeragatik, eta, bestetik, poliziak egin duen armen erabileragatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea argazkiak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Lapurdiko berriak