Gizartea -
Otsailaren 20an gertatu zen
Barakaldon hil zen gizon bat patinete batek harrapatu ote zuen ikertzen ari dira
Otsailaren 20an Gurutzeta auzoan gertatutakoa benetan harrapaketa bat izan ote zen ikertzen ari direla adierazi du Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak, eta erantsi du hipotesi guztiak zabalik daudela.
Agentziak | EITB Media
Ertzaintza ikertzen ari da Barakaldoko (Bizkaia) Gurutzeta auzoan joan den otsailaren 20an hil zen gizonezkoa patinete batek harrapatu ote zuen, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Aipatutako iturrien arabera, otsailaren 20an, antza denez, patinete batek gizon bat harrapatu zuen Gurutzeta auzoan, eta egun batzuk geroago hil zen, zaurien ondorioz.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila benetan harrapaketa bat izan ote zen ikertzen ari da, eta zehaztu du hipotesi guztiak zabalik daudela.