Gizartea -

GERTAERA

Hiru adingabe atxilotu dituzte Badajozeko tutoretzapeko etxe bateko hezitzailea hiltzeagatik

Lehen ikerketen arabera, hezitzailea gerriko batekin ito zuten. Meridan atxilotu dituzte, eta 14 eta 15 urteko bi nerabe eta 17 urteko neska gazte bat dira.

Gertaera izan den tutoretzapeko etxebizitza. Argazkia: EFE
Gertaera izan den tutoretzapeko etxebizitza. Argazkia: EFE

Gertaera izan den tutoretzapeko etxebizitza. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Badajozeko tutoretzapeko etxebizitza bateko 35 urteko hezitzaile bat hil da hiru adingaberen eraso bortitz baten ondorioz, Polizia Nazionalak jakitera eman duenez.

Informazio horren arabera, 14 eta 15 urteko bi nerabe eta 17 urteko neska gazte bat atxilotu dituzte.

Lehen ikerketen arabera, hezitzailea gerriko batekin ito zuten.

Badajozeko Polizia Judizialaren brigada probintzialeko lehen taldeak hartu du hezitzaile horren heriotza ikertzeko ardura.

Polizia-agenteek ikerketak zabalik dituzte, Agintaritza Judizialari, Ministerio Fiskalari eta Adingabeen Fiskaltzari gertakariaren berri emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia argazkiak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak