Gizartea -

Izualdia

Ez, ez dago zonbirik Derioko hilerrian

Hilobi batetik ateratzeko laguntza eskatu duen pertsona baten erreskatearen berri emateko Bizkaiko Suhiltzaileek X sare sozialean zabaldutako post batek harrabotsa eragin du erabiltzaileen artean, eta suhiltzaileek umorez erantzun dute gertatutakoa argitzeko.

Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak
Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak

Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Suhiltzaileek X sare sozialean gaur arratsaldean argitaratutako iruzkin batekin harrituta geratu dira erabiltzaile asko. Hauxe zioen:

Argitalpenak iruzkin eta txantxa ugari jaso ditu berehala. Derioko hilerrian zonbiak egoteko aukera baztertu gabe, aho bete hortz, hauxe esan dute erabiltzaileek, txantxetan: "Irabazteko ez bada, euskaldunek ez dute ezkutaketara jolasten", "Ez zegoen hilda, parrandan zebilen" edo "Siesta izorratu diozue".

Suhiltzaileen mezuak, baina, bazuen azalpenik: pertsona bat ehorzleku batera erori da

14:00ak jota zirenean eman diete horren berri larrialdi zerbitzuei, eta Bizkaiko Suhiltzaileak Derioko hilerrira joan dira. Ordurako, ordea, hobitik kanpo zegoen bertara jausi den langilea.

Postak eragindako harrabotsari erantzunez, eta gertatutakoa argitze aldera, Bizkaiko Suhiltzaileek beste mezu bat zabaldu dute ordu batzuk geroago, Derion zonbirik ez dagoela jakinarazteko:

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Derio Suhiltzaileak