Gizartea -

ZINEMA EUSKARAZ

Zinema-aretoetan Euskal Herrian estreinatu diren pelikuletatik % 1,6 baino ez daude euskaraz ikusgai

Pantailak Euskaraz eta Hizkuntza Eskubideen Behatokia elkarteek hizkuntza eskubideen urraketa hori salatzera animatu dituzte herritarrak, eta euskaraz kontsumitzera.

Zinema-areto bat, hutsik. Argazkia: EITB MEDIA
Zinema-areto bat, hutsik. Argazkia: EITB MEDIA

Zinema-areto bat, hutsik. Argazkia: EITB MEDIA

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pantailak Euskaraz eta Hizkuntza Eskubideen Behatokia elkarteek errealitate gordin bat salatu dute: zinema ere gazteleraz kontsumitzera behartuta gaude euskaldunok.

Iaz Euskal Herri osoko zinema-areto komertzialetan 900 pelikula inguru estreinatu ziren. Euskaraz, jatorriz edo bikoiztuta, 16 baino ez: 14 hegoaldean, eta iparraldean, bi baino ez. Beraz, ez dira % 1,6ra ere iristen.

Ondorioz, hizkuntza eskubideen urraketa hori salatzera animatzen dituzte herritarrak, eta euskaraz kontsumitzera. Erakundeei legea betetzeko eta babesteko neurriak hartzeko deia egin diete.

Gainera, euskarazko produkziora, bikoizketara eta azpitituluetara bideratutako baliabide gehiago eskaintzea eskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Zinema Gaurko titularrak Azken kultur albisteak Gaurko azken ordukoa