Gizartea -

ISTRIPUA

Azpeitian istripua izan duen parapentelari bat helikopteroz erreskatatu eta ospitalera eraman dute

56 urteko gizonak Xoxote mendian izan du istripua, Loiolako San Ignazioren estatuaren inguruan.

Parapentelariaren erreskatea. Argazkia: @BomberosEuskadi
Parapentelariaren erreskatea. Argazkia: @BomberosEuskadi

Parapentelari bat erreskatatu dute Azpeitian, Xoxote mendiaren inguruan

0:37

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Parapentea egiten ari zen 56 urteko gizon batek istripua izan du Azpeitiko Xoxote mendiaren inguruan arratsaldeko lehen orduan. Ertzaintzak erreskatatu behar izan du, eta Donostia Ospitalera eraman dute.

15:00ak aldera jaso du abisua SOS Deiak 112 zerbitzuak, eta berehala mobilizatu dira suhiltzaileak, osasun-zerbitzuak eta Ertzaintza.

Azpeitiko Xoxote mendian gertatu da istripua, Loiolako San Ignazioren estatuaren inguruan.

Helikopteroz erreskatatu ondoren, herriko futbol-zelaira eraman dute, eta handik, Donostia Ospitalera, anbulantzian. Antza denez, hanka bat hautsi omen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Azpeitia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Mendiko istripuak