Gizartea -

Ikerketa

Gipuzkoako gazteen ia % 40k uste dute feminismoa gizonak diskriminatzen ari dela

Lupak behatokiak egindako azterlan baten ondorio nagusietako bat da hori. 500 gazteri baino gehiagori hainbat gai sozial eta politikori buruz galdetu diete.

Gazteak.
Gazteak.

Gazteak.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soldatak, etxebizitza eta enpleguaren kalitatea dira Gipuzkoako gazteen kezka nagusiak. Bat datoz baieztapen horrekin Lupak behatokiak inkestatuen % 85-86, eta % 69k adierazi dute langabezia ere kezka-iturri dutela.

Behatoki horrek egin eta EITBk eskuratu duen ikerketa baten arabera, inkestatutako gazteak (18 eta 34 urte bitarteko 500 inguru) ez daude pozik klase politikoarekin; izan ere, % 56k uste dute politikak ez diela beren arazoei behar den erantzunik ematen. % 65en ustez, distantzia handia dago politikarien eta gazteen artean.

Politikak sortzen dizkien sentimenduei dagokienez, oro har, % 38k diote haserrea sortzen diela, % 28ri mesfidantza, eta % 9ri asperdura edo axolagabekeria. Hala ere, haserrearekin lotutako zifrak gora egiten du klase politikoari buruz galdetuta: % 51ri haserrea sortzen die klase politikoak.

Azterlanean jasotako beste alderdi batzuek erakusten dutenez, inkestan parte hartu duten gazteen % 40k uste dute immigrazio irregularra mehatxua izan daitekeela Gipuzkoarentzat.

% 38k uste dute feminismoa gizonak diskriminatzen ari dela. Hala ere, kasu honetan aldeak daude generoen arabera. Feminismoak diskriminatzen dituela uste duten gizonak % 45 dira; emakumeen artean, berriz, % 32 dira baieztapen horrekin bat datozenak.

Horrez gain, azterlan horren arabera, % 24k uste dute beharrezkoa dela gizonentzat eta emakumeentzat derrigorrezko soldadutza ezartzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gazteak