Gizartea -
Sua
Baso-sute bat piztu da Hernio mendiaren magalean, Errezilen
Suhiltzaileak lanean ari dira, baina sutea, oraingoz, ez dago kontrolpean. Koldo Arzalluz Errezilgo alkateak Radio Euskadin azaldu duenez, suteak bi foku ditu, baina etxebizitzarik ez da gertu.
EITB Media
Baso-sute bat piztu da gaur arratsaldean, 19:30ean, Hernio mendiaren magalean, Errezilen (Gipuzkoa), Ertzaintzak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Suhiltzaileak lanean ari dira, baina sutea, oraingoz, ez dago kontrolpean.
Sugarrek ez dute oraingoz inguruko baserri edo etxebizitzarik harrapatu, eta ez da inor zauritu.
Koldo Arzalluz Errezilgo alkateak Radio Euskadin azaldu duenez, suteak bi foku ditu, eta bertara iristea zaila da, baina etxebizitzarik ez da gertu. Gainera, datozen orduetan haizeak indarra galduko duela uste dute, eta horrek sua kontrolatzen lagunduko luke.
Sutearen fokuetako bat Hernioko tontorretik gertu dago, eta bestea Zelatunen.