Gizartea -

Trafikoa

Txirrindulari bat larri zauritu da Zestoan, furgoneta batekin talka eginda

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, istripua 10:00ak aldera gertatu da, GI-2633 errepidean. Ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, bizikleta baten eta furgoneta baten arteko talka izan da. Txirrindulariak "lesio larriak" egin ditu, eta Donostia Ospitalera eraman dute, anbulantzian.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

52 urteko txirrindulari bat larri zauritu da igande honetan Zestoan, furgoneta batekin talka eginda.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, istripua 10:00ak aldera gertatu da, GI-2633 errepidean, Zestoako Iraeta auzoan. Ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, bizikleta baten eta furgoneta baten arteko talka izan da. Txirrindulariak "lesio larriak" egin ditu, eta Donostia Ospitalera eraman dute, anbulantzian.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du ezbeharraren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zestoa