Gizartea -

Trafikoa

AP-8 autobidea ireki dute Zornotzan, Kantabriarako noranzkoan, istripu batengatik itxita egon ondoren

Ezbeharra aipatutako errepidean gertatu da, 97. kilometroan, bi autok talka egin dutenean. Bost pertsona zauritu dira eta horietako bat Gurutzetako Ospitalera eraman dute, helikopteroz.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AP-8 autopidea ireki dute Zornotzan (Bizkaia), trafiko-istripu baten ondorioz itxita egon ondoren, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak sare sozialen bidez jakitera eman duenez.

Ezbeharra aipatutako errepidean gertatu da, 97. kilometroan, bi autok talka egin dutenean. Bost pertsona zauritu dira eta horietako bat Gurutzetako Ospitalera eraman dute, helikopteroz.

Bi kilometrorainoko auto-pilaketak sortu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak errepideetan Trafikoa Gizartea Trafikoko web-kamerak Bilbon Albisteak Gaur Albisteak Trafiko istripuen biktimak