Gizartea -

Atxiloketa

Gizon bat atxilotu dute Getxon edukiontzi bat erretzen saiatzeagatik

Ostiral gauean, Algortan, zerbitzuz kanpo zegoen udaltzain batek gizon bat sutan zegoen paper bat edukiontzi batera botatzen ikusi du.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

34 urteko gizon bat atxilotu dute Getxon, papera eta kartoia biltzeko edukiontzi bat erretzen saiatzeagatik, Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Ostiral gauean, Algortan, zerbitzuz kanpo zegoen udaltzain batek gizon bat sutan zegoen paper bat edukiontzi batera botatzen ikusi du. Agentearekin batera zegoen pertsonak papera edukiontzitik atera du, eta agenteak ustezko egilea atzeman, eta gertatukoaren berri eman du.

Bertaratutako patruilek gizona atxilotu dute, kalteak eragitea egotzita. Eginbideak amaitutakoan utziko dute epailearen esku.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak