Gizartea -

SUTEA

Basauriko etxe batean piztutako suteagatik erietxeratutako pertsona atxilotu dute agenteei eraso egiteagatik

Sua 01:45ean hasi da Lehendakari Agirre etorbideko etxebizitza batean. Bertako bizilagun bakarra ospitalera eraman dute kea arnastu duela eta. Gerora, baina, Ertzaintzak atxilotu egin du laguntzera joan zaizkion agenteei eraso egitea egotzita.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kea arnasteagatik intoxikatu dela eta, pertsona bat ospitalera eraman dute bart Basauriko (Bizkaia) etxebizitza batean piztu den sutea tarteko. Gerora, Ertzaintzak atxilotu egin du, bertaratu diren agenteei eraso egitea egotzita.

Garrak 01:45ean piztu dira Lehendakari Agirre etorbideko etxebizitza-eraikin batean. Eraikinak egurrezko egitura du, eta lehen solairuan hasi da sua.

Lau solairuetako bizilagunak etxetik atera dituzte.

Suhiltzaileek 03:15 aldera amatatu dute sutea, eta hala, euren etxeetara itzuli ahal izan dira irtenarazitakoak.

Suak lehen solairuko etxebizitza horretan bakarrik eragin ditu kalteak. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauri Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak