Gizartea -
Trafikoa
Arinduz doa trafikoa AP-8an, Biriatun
Auto-pilaketek auto eta kamioiei eragin diete. 4 kilometrokoak ziren 19:45ean.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
AP-8 autobidean auto-pilaketa handiak izan dira larunbat honetan, Iparraldera bidean, Irundik Biriatuko ordainlekuraino, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Auto-ilarek auto eta kamioiei eragin diete, eta 17:00ak aldera 8 kilometrorainoko auto-ilarak izan badira ere, 19:45erako nabarmen murriztu dira, 4 kilometroraino.
AP-8 errepidea, Deban, guztiz ireki dute larunbat goizean, ostiralean zisterna-kamioi bat irauli ostean zirkulazioa hainbat orduz erabat itxita izan eta gero.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea