Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Lau atxilotu indarkeria matxista delituengatik Gabonzaharrean Iruñean

Udaltzaingoak 33 jarduketa egin behar izan ditu elkarbizitza arazoengatik, 11 zaratagatik eta 28 pertsonek laguntza eskatu dutelako. 11 intervenciones por ruidos o molestias y las 28 de ayuda a personas que la necesitaban.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du, urtarrilaren 1ean Nafarroako hiriburuan egindako eraso matxistagatik.

Emakumeak gertatutakoa salatu zuen eta eraso matxista delitua egotzi diote, Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi duenez. Gainera, beste hiru atxilotu izan ziren familia giroan izandako tratu txarren ondorioz.

Guztira, 179 esku-hartze izan ditu Iruñeko Udaltzaingoak Gabonzahar egunean.

33 jarduketa egin behar izan dituzte elkarbizitza arazoengatik, 11 zaratagatik eta 28 pertsonek laguntza eskatu dutelako. Kasu batzuetan osasun arazoak izan ziren eta tartean ospitalera eraman behar izan dituzte hainbat gazte, larri, gorputzean alkohol gehiegi zeukatelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Iruñeko Alde Zaharra