Gizartea -
ZOZKETA
ONCEren Gabonetako sari bereziak 4 milioi euro utzi ditu Bilboko Errekalde auzoan
Guztira, saria duten 10 kupoi saldu dira Errekaldeko bi salmenta gunetan. Kupoi horietako bakoitzak 400.000 euroko saria du.
AGENTZIAK | EITB Media
Urteberri eguneko ONCEren sari bereziak 4 milioi euro baino gehiago utzi ditu Bilbon. Erakundeak jakinarazi duenez, guztira saria duten 10 kupoi saldu dira Errekalde auzoan.
Txartel horietako bakoitzak 400.000 euroko saria du.
Alexander de la Fuente saltzaileak saldu ditu aipaturiko kupoiak Errekaldeko osasun etxearen pareko saltokian eta Salou kaleko bestean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea