Gizartea -

Gasteiz

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen amari eraso egiteagatik

Erasoa gertatu zen etxera iristean, udaltzainek amarekin eta semearekin hitz egin zuten, eta biek esandakoak entzun ondoren, eta emakumeak zituen markak ikusita, 33 urteko gizonezkoa atxilotu zuten, amaren aurkako eraso delitu bat leporatuta, etxeko indarkeriaren esparruan.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

33 urteko gizonezko bat atxilotu du Gasteizeko Udaltzaingoak ostegunean, amaren aurkako eraso delitu bat leporatuta, etxeko indarkeriaren esparruan.

Gasteizko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, emakume batek Udaltzaingora deitu zuen osteguneko 13:15 aldera, semearekin sesioan ari zela hark eraso egin ziola esanez. Abisua jaso orduko koordinazio zentralak erasoa gertatu zen Sansomendi auzoko etxebizitzara joateko eskatu zion Udaltzaingoko patruila bati. 

Behin hara iritsita, udaltzainek amarekin eta semearekin hitz egin zuten, eta biek esandakoak entzun ondoren, eta emakumeak zituen markak ikusita, 33 urteko gizonezkoa atxilotu zuten. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala berriak Delituak argazkiak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gasteiz albisteak Eguneko albisteak Gurasoak  gaur