Gizartea -
Gertaera
Adingabe bat atxilotu dute Bilbon beste gazte bati hankan labankada bat emateagatik
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, erasoa ostegun gauean izan zen Bilboko Larraskitu auzoan. Ikertzen ari diren arrazoiengatik, 15 urteko adingabe batek beste gazte bati labankada bat eman zion hankan, eta odoljario larria eragin zion. Tornikete bat egin behar izan zioten.
Agentziak | EITB Media
Ertzaintzak adingabe bat atxilotu zuen ostegunean Bilbon, arma zuriz egindako lesio delitu bat egotzita. Antza, beste gazte bati hankan labankada bat eman zion. Biktimaren lesioaren larritasuna zela eta, agente batek tornikete bat egin behar izan zion.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, erasoa ostegun gauean izan zen Bilboko Larraskitu auzoan. Ikertzen ari diren arrazoiengatik, 15 urteko adingabe batek beste gazte bati labankada bat eman zion hankan, eta odoljario larria eragin zion.
Lekukoek gertatutakoaren berri eman ondoren, bertaratutako ertzainek biktimari tornikete bat egin zioten, eta osasun langileek erietxera eraman zuten. Ebakuntza egin zioten bertan.
Bien bitartean, Ertzaintzako beste agente batzuek ingurua miatu zuten erasoaren ustezko egilea aurkitzeko, eta haren etxean atxilotu zuten. Atxilotua ertzain-etxera eraman zuten, eta ostiral honetan Adingabeen Fiskaltzaren esku utzi dute.