Gizartea -

Urtaro berria

Larunbat honetan hasiko da negua, 10:21ean

San Tomas egunerakin bat egingo du neguko lehen egunak. Eguraldi umela eta freskoa izango dugu.

Elurra Baztanen. Argazkia: Olaia Mendiburu
Elurra Baztanen. Argazkia: Olaia Mendiburu
Elurra Baztanen. Argazkia: Olaia Mendiburu

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat honetan hasiko da negua, 10:21ean. 88 egun eta 23 ordu izango ditu eta martxoaren 20ra arte luzatuko da. Ilargi eklipse oso bat izango dugu urtaro honetan eta egunsentian Marte eta Merkurio planetak ikusi ahal izango dira.

Martxoaren 14an izango da ilargi eklipse osoa, eta Amerikatik, Afrika eta Europako mendebaldetik eta Asia eta Ozeaniako ekialdetik ikusi ahal izango da. Gurean ez da erabat ikusiko, ilargia fase guztiak amaitu aurretik jarriko baita.

Negu hasierako egunsentietan Marte eta Merkurio ikusi ahal izango dira, baina urtarrilaren amaieran goizeko zerutik desagertuko dira. Urtaroaren iluntzetan bi planeta gaseoso handiak agertuko dira, Saturno eta Jupiter, Venusekin batera. Marte urtarrilaren erdialdean hasiko da ikusten, eta Merkurio otsailaren erdialdetik aurrera agertuko da.

Neguan interes astronomikoa duten beste fenomeno batzuk ere izango ditugu. Hala nola, ursideetako meteoro-euriteak (abenduaren 22an) eta koadrantidak (urtarrilaren 3an) ikusi ahal iango dira. Neguko ilargi beteak urtarrilaren 13an, otsailaren 12an eta martxoaren 14an izango dira.

San Tomas egunerakin bat egingo du neguko lehen egunak. Eguraldi umela eta freskoa izango dugu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ilargi eklipseak Astronomia