Gizartea -
GARRAIOA
Atzerapenekin, baina zerbitzua guztiz berrezarri dute Bilboko metroan
Sare guztiari eragin dion etenaldia egin dute, baina berrezarri dute. Eskailera mekanikoak eta igogailuak ere zerbitzurik gabe izan dira tarte luze batez.
eitb media
Metro zerbitzua etenda egon da erabat gaur eguerdian, goizean izandako matxura elektriko bat dela eta. Metro Bilbaok jakinarazi duenez, une jakin batean sare guztiari eragin dio etenak, baina 13:45ean berrezarri dute, eta orain atzerapenak izaten ari badira ere, zirkulazioa normaltasunera itzuli da.
San Inazio eta Gurutzeta arteko eta San Inazio eta Leioa arteko zerbitzua etenda egon da eguerdian, lehenengo bi geltokien artean izan den argindar-tentsio gorakadaren ondorioz. 12:00etan hasi da etenaldia, eta 13:00 baino lehentxeago martxan zegoen jada zerbitzua.
Gainera, aipatu arazo elektrikoagatik, 10:46tik eguerdira arte zerbitzurik gabe egon dira Bilboko metroko eskailera makanikoak eta igogailuak Basarrate eta San Inazio arteko geltoki guztietan. Argia joan eta etorri ibili da geltokietan.