Gizartea -

GOIALDEKO DEPRESIOA

Goialdeko depresioak eragindako 219 hildakoetatik gehienak barrualdean, etxeetan ala garajeetan aurkitu dira

Urriaren 29ko uholdeek 226 hildako utzi dituzte, horietatik 219 Valentziako Erkidegoan; 13 desagertuta daude.

Autoak pilatuta Valentzian. Argazkia: EFE
Autoak pilatuta Valentzian. Argazkia: EFE
Autoak pilatuta Valentzian. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goialdeko depresioak eragindako hildako gehienak etxe eta garajeetan aurkitu dira, eta leku irekietan, berriz, hildako gehienak zelai eta kaleetan topatu dituzte.

Urriaren 29ko uholdeek utzitako hildako kopurua 226 pretsonara igo da, Espainiako Gobernuaren azken datu ofizialen arabera: horietatik 219 Valentziako Erkidegoan, zazpi Gaztela-Mantxan eta bat Andaluzian. Gainera, 13 pertsona daude desagertuta.

Hondamindiak eraginez hildako 225 pertsonei egin diete autopsia, eta 219 identifikatu dituzte.

Valentziako Justizia Auzitegiaren behin-behineko datuen arabera, gorpuen erdiak baino gehiago barualdeetan aurkitu dira, batez ere etxe eta garajeetan: 65 gorpu topatu dituzte etxebizitzetan, 32 garajeetan, 24 zelaietan eta 21 kaleetan.

Gainera, hamar gorpu egoitzetan aurkitu dituzte, beste bat egoitza parean, sei autoetan, bi ibilgailuen azpian eta beste bat furgoneta barruan.

Beste lau gorpu aukitu dituzte sotoetan; bi, supermerkatuko aparkalekuan; bat, denda bateko parkinean; gorpu bat, lurpeko aparkalekuan eta bat, egoitza ondoko aparkalekuan. 

Datuak Integratzeko Zentroak (CID) behin-behinean argitaratutako datuak dira, beraz, posible da aurrerantzean aldaketarik egotea. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Denboraleak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Valentziako Erkidegoa