Gizartea -
Goialdeko borraska
Sanchezek agerraldia eskatu du Kongresuan goialdeko borraskari buruzko azalpenak emateko, azaroaren 27an
Datorren asteazkenean, azaroaren 20an, Teresa Ribera presidenteorde eta Trantsizio Ekologikoko ministroaren txanda izango da.
agentziak | eitb media
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak goialdeko borraskari buruzko azalpenak emateko agerraldia eskatuko du astelehen honetan Diputatuen Kongresuan.
Estatuko Komunikazio Idazkaritzak jakinarazi duenez, Sanchezek datorren astean Brasilen egingo den G-20 goi-bileran parte hartuko duenez, azaroaren 27rako aurreikusi dute Kongresuko agerraldia.
Ez da Gobernuko ordezkari batek goialdeko borraskari buruzko azalpenak emateko egingo duen lehenengo agerraldia izango, aurretik Angel Victor Torres Lurralde Politikako ministroak Kongresuan eta Margarita Robles Defentsa ministroak Senatuak egin dutelako.
AEMETek, UMEk eta Espainiako Gobernuak ezbaian jarri dituzte Mazonen adierazpenak Gainera, asteazken honetan, azaroaren 20an, Teresa Ribera presidenteorde eta Trantsizio Ekologikoko ministroa joango da Kongresura azalpenak ematera.