Gizartea -
Goialdeko borraska
Desagertutakoen 89 kasu ofizialki erregistratu dituzte Valentzian
Ante mortem bulegoetan espediente aktiboa duten desagertuen salaketa kopurua ez dator bat tragediak eragindako desagertuen guztizko kopuruarekin, salatu gabeko desagertze-kasuak egon daitezke eta.
Agentziak | EITB MEDIA
Datuak Integratzeko Zentroaren arabera, Espainiako Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak auzitegiko medikuekin elkarlanean gaitutako ante mortem bulegoetan desagertutakoen 89 kasu erregistratu dituzte, Valentzian, astearte honetan.
Datu eta lagin biologikoak emanda, senideek jarritako salaketak besterik ez dira zenbatutako kasuok. Horren helburua senideak identifikatu ahal izatea da, Valentziako Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez.
Iturriek zehaztu dutenez, baina, ante mortem bulegoetan espediente aktiboa duten desagertuen salaketak ez datoz bat tragediak eragin dituen desagertuen guztizko kopuruarekin; izan ere, oraindik salatu gabeko desagertze-kasuak egon daitezke.
Gainera, 89 kasu aktibo horiek erlazionatu behar dira Auzitegi Medikuntzako Institutuan autopsia egin zaien baina oraindik identifikatzeko zain dauden hildakoekin (62).