Gizartea -
GOIALDEKO BORRASKA
213 dira jada goialdeko borraskak Valentzian eragin dituen hildakoak
Valentzian 213 pertsona dira hildakoak, eta Albaceten, berriz, 4. Bien bitartean, 3.000 etxe inuguru hornidura elektrikorik gabe daude eta biztanleen erdiek linea mugikorrik gabe jarraitzen dute.
EITB MEDIA
Angel Victor Torres Espainiako Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroak gaur, igandea, jakinarazi du 213 pertsona hil direla dagoeneko Valentziako Erkidegoan.
Albaceten, berriz, hildakoen kopurua 4ra igo da, goizean Leturren gorpu bat aurkitu dute-eta.
Hala adierazi du Torresek gaur goizean, krisi batzordearen bileran, eta hildakoen 188ri autopsia egin dietela gaineratu du.
Bien bitartean, 3.000 etxe inuguru hornidura elektrikorik gabe daude eta biztanlerieen erdiek linea mugikorrik gabe jarraitzen dute. Torresek azaldu duenez, telefonia-lineak berreskuratzeko lanetan dihardute, "linea ia guztiak erori baitziren". Era berean, gasaren eta edateko uraren hornidura berrezartzen ari dira.
Garraioari dagokienez, V-30 eta V31 errepidea berrerabilgarri daude, baita A-3 eta A-7 errepideak ere.
Krisi batzordearen bileraren ostean, Pedro Sanchez Valentzian kaltetuen dauden eremuetara joan da, Espainiako errege-erreginekin batera. Bertan, haserrea eta tentsio-uneak bizi izan dira.
Hondamendi eremu
Ministroen Kontseiluak hondamendi eremu izanedatuko ditu datorren asteartean, azaroak 5, goialdeko borraskak kaltetutako eremuak. "Datorren asteartean hondamendi eremu izendatuko ditugu, biktimei konpentsazioak bermatzeko. Erkidegoko gobernuari beharrezko gastu guztiak egiteko baimena emango diogu, mugarik gabe ", zehaztu du Sanchezek.
Milaka erreklamazio aseguru-etxeei
Aseguru-etxeek 35.800 erreklamazio baino gehiago jaso ditu gaurdaino, goialdeko borraskak eragindako kalteengatik. Datorren astearen amaieran lehen ordainketak egitea espero da.
Aseguru Partzuergoak kalteak aztertzeko lanei ekin die, eta, horretarako, 400 perituk baino gehiagok dihardute lanean.