Gizartea -

goialdeko borraska

Desagertutako pertsonak aurkitzeko lan etenbakoen erdian, elkartasun oldea jasotzen ari da Valentzia

Erreskate taldeek desagertutako pertsonak bilatzen jarraitzen dute, aparkalekuetan zein garajeetan. Sanchezek berak aurreratu duenez, gau eta egun arituko dira desagertuak bilatzen, bai gaur eta baita datozen egunetan ere.

Guardia Zibila, bilaketa lanetan. Argazkia: EFE
Guardia Zibila, bilaketa lanetan
Valentzian desagertutakoak bilatzeko lanek ez dute etenik

0:43

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iragan asteartean Valentzia astindu zuen goialdeko borraskak —Espainian inoiz izan den hondamendi natural larrienetakoa— egoera makurrean utzi du erkidego osoa: gutxienez 211 pertsona hil dira, eta hainbat lagun daude desagertuta. Gainera, atzodanik ibilgailu pribatuei kaltetutako udalerrietara sartzea galarazi diete.

Bien bitartean, erreskate taldeek desagertutako pertsonak bilatzen jarraitzen dute, aparkalekuetan zein garajeetan. Sanchezek berak aurreratu duenez, gau eta egun arituko dira desagertuak bilatzen, bai gaur eta baita datozen egunetan ere.

Komunikabide batzuen arabera, 2.000 pertsona inguru daude desagertuta. Dena den, oraindik ez da datu ofizialik zabaldu, eta zifra horiek "112" telefonoan jasotako deietan oinarrituta eman dituzte. 

Bestalde, esan gabe doa, ezinezkoa dela oraindik kaltetutako herri batzuetara sartzea, lokazti bilakatu baitira, eta etxebizitzak eta ibilgailuak suntsituta baitaude. Udalerri horietako bizilagunak laguntza eske ari dira, haietaz inor ahaztu ez dadin.

Horren aurrean, elkartasun oldeak bat egin du Valentziako Arteen eta Zientzien Hirian gaur goizean, 07:00ak aldera, Generalitateak deituta, milaka boluntario elkartu baitira modu antolatuan Valentziako eremu kaltetuenetara autobusetan joateko. Iritzi kontrajarriak nagusitu dira haien artean, baina: batzuek beren helburua lortu dute; beste zenbaitzuk ez.

Edozein modutan, Valentziako Generalitateak tentuz jokatzeko eskatu die garbiketa lanetan ari direnei, pertsona zaurgarriei bereziki, ur pilaketak eta kutsatutako materialak sor ditzaketen arriskuen aurrean. Izan ere, hemeretzi boluntario intoxikatu dira, horietako bi larri, Valentziako Chiva herrian, karbono monoxidoa arnastuta, garaje batean garbiketa lanak egiten ari zirela.

Gaurkoan albiste da, halaber, Espainiako presidente Pedro Sanchezek iragarri duela 5.000 militar gehiago eta beste 5.000 polizia eta guardia zibil bidaliko dituela Valentziako Erkidegora goialdeko borraskaren biktimak bilatzeko eta erreskatatzeko lanetan laguntzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Valentziako Erkidegoa gaur Goialdeko depresioa gaur