Gizartea -

Desagertutako pertsonak

Bilbon urriaren 14tik desagertutako 23 urteko emakume baten bila ari dira

Senitartekoek salaketa aurkeztu zuten duela 15 egun. Desagertu zenean, praka bakeroak, beix koloreko jertsea eta zapatila urdinak zeramatzan.

Desagertutako emakumea. Argazkia: @sosdesaparecido
Desagertutako emakumea.
Desagertutako emakumea. Argazkia: @sosdesaparecido

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbon duela 15 egun desagertutako 23 urteko emakume baten bila ari da Ertzaintza, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. 

Senitartekoek egun horretan aurkeztu zuten salaketa, haren berri ez zutela eta. Desagertutakoak 1,78 metro luze ditu eta gorpuzkera normala du. Gaztaina koloreko ile ondulatua du, eta begi marroiak. Azkenekoz ikusi zutenean praka bakeroak, beix koloreko jertsea eta lokarri gorridun zapatila urdinak zeramatzan. 

Alerta Desaparecidos desagertutako pertsonak bilatzeko elkarteak joan den ostegunean eman zuen desagertzearen berri. 

Gaztea ikusi duten edota horren inguruko informaziorik eman dezaketen horiei larrialdi zerbitzuei edo Alerta Desaparecidos elkarteak emandako telefonoetara deitzeko eskatu dute. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak Gazteak