Gizartea -

Hondarribia

31 urteko lasterkari bat hil da Donibane Lohizune eta Hondarribia arteko erdi maratoia amaitu ostean

Segurtasun Sailaren arabera, Arma plazan zegoela, bihotz geldialdian sartu da bat-batean eta larrialdi zerbitzuek ezin izan dute haren bizia salbatu. Lasterkariaren gorpua Donostiako Auzitegi Patologiako Zerbitzura eraman dute autopsia egitera.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

31 urteko korrikalari bat hil da igande honetan Hondarribian, Donibane Lohizune eta Hondarribia lotu dituen erdi maratoia amaitu eta gero bihotzekoak jota.

Segurtasun Sailaren esanetan, lasterketa amaitu berritan, eta Arma plazan zegoela, bat-batean ziplo erori da, dirudienez, bihotzekoak jota. 

Larrialdi zerbitzuak berehala bertaratu dira, baina alferrik izan dira hura suspertzeko ahalegin guztiak, eta, zoritxarrez, hil egin da. 

Gizonaren gorpua Donostiako Auzitegi Patologiako Zerbitzura eraman dute autopsia egin diezaioten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Atletismoa Kirolak Iparraldea Hondarribia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak