Gizartea -

Nobel Sariak

Nihon Hidankyo gobernuz kanpoko erakunde japoniarrari eman diote 2024ko Bakearen Nobel saria

"Arma nuklearrik gabeko mundu bat lortzeko bidean" egindako lanagatik saritu dute.

Saria iragarri duteneko unea. Argazkia: EFE
Saria iragarri duteneko unea
Bakearen Nobel saria, AEBk Japonian jaurtitako bonba nuklearretatik bizirik atera zirenen erakundeari

1:31

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nihon Hidankyo erakunde japoniarra Hiroshimako eta Nagasakiko bonbardaketetatik bizirik atera direnen mugimenduak irabazi du 2024ko Bakearen Nobel saria. "Arma nuklearrik gabeko mundu bat lortzeko egindako ahaleginengatik eta lekukoen testigantzen bidez arma nuklearrak inoiz berriro erabili behar ez direla erakusteagatik" eman diote saria, Norvegiako Nobel Batzordeak (Oslon du egoitza) ostiral honetan iragarri duenez.

Gatazka batean erabilitako bi bonba nuklear bakarren lekukoek arma nuklearrik gabeko mundu baten aldeko borrokan jardun dute.

"Hibakusha-tarrek deskribaezina deskribatzen laguntzen digute, pentsaezinean pentsatzen eta nolabait ulertzen arma nuklearrek eragindako mina eta sufrimendua", esan du batzordeak.

Bakearen Nobel saria, 11 milioi koroa suediar (milioi bat dolar inguru) ematen dituen saria, Oslon emango dute, abenduaren 10ean, Alfred Nobel industrialari suediarraren heriotzaren urteurrenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albiste garrantzitsuak Japonia Nobel sariak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak