Gizartea -

gertakariak

Hiru gazte atxilotu dituzte Gasteizen, bizikleta bat indarrez lapurtzeagatik

Gertakariak gaur goizaldeko bostak aldera jazo dira, Zaldiaran plazan. Bi pertsonari eraso egin diete mendiko bizikleta lapurtu nahi zieten hiru gaztek. Ertzaintzak atxilotu egin ditu ustezko lapurrak.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak hiru gazte atxilotu ditu gaur goizaldean Gasteizen, bizikleta bat indarrez lapurtzea egotzita. Bi pertsonari eraso egin diete lapurreta saiakera horretan. Atxilotuak 18, 20 eta 25 urteko hiru gizonezko dira, eta horietako bat arin zauritu da. 

Gertakariak gaur goizaldeko bostak aldera izan dira, Gasteizko Zaldiaran plazan, hiru gazte mendiko bizikleta bat lapurtzen saiatu direnean.

Dirudienez, bi pertsonari eraso diete bizikleta lapurtzeko. Lapurretako batek saihetsean ebaki bat egin dio kuter batez biktimetako bati, eta besteari kolpe bat eman diote buruan. Erasoa jaso duten lekuan artatu dituzte bertaratu diren osasun-langileek.

Ertzaintzak ustezko hiru lapurrak identifikatu, eta atxilotu egin ditu, indarkeriaz egindako lapurreta-delitu bat egotzita. Gainera, agenteek erasoa egiteko erabilitako arma zuria aurkitu dute, baita defentsa luzagarri bat ere. Lapurtutako mendiko bizikleta, berriz, Peru kalean aurkitu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Eguneko albisteak Ebasketak albisteak