Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon batek emakume bat hil du Almerian
Atxilotu egin dute, baina ospitalean dago, pilulak hartuta bere buruaz beste egiten saiatu baita. Aitortu egin du hilketa.
agentziak | eitb media
Guardia Zibilak 72 urteko gizon bat atxilotu du Almeriako Roquetas de Mar udalerrian, 56 urteko emakume bat hiltzea leporatuta.
Ikerketako iturriek jakinarazi dutenez, ostiraleko 22:00ak aldera izan zuten krimenaren berri.
Roquetas de Mar udalerriko Sierpes kaleko 2.ean izan zen hilketa, eta emakumeak arma zuriz egindako zauriak zituen.
Gizona ospitalean artatu behar izan zuten, pilulak hartuta bere buruaz beste egiten saiatu baitzen, baina bizirik dago, eta hilketa egin izana aitortu du, aipatu iturrien arabera.
Oraingoz ez dute zabaldu biktimak hiltzailearekin harremanik ba ote zuen.