Gizartea -

Trafikoa

Normaltasuna itzuli da errepideetara, goiz korapilatsu baten ostean

A-15ean, hiru pertsona zauritu dira, bost ibilgailuren arteko istripuan. N-1ean, lau kilometrorainoko auto ilarak sortu dira, hainbat ibilgailuk talka egin baitute. Halaber, bi txapa kolpe gertatu dira AP-8 autobidean, Zestoan eta Zarautzen.

A-15, gaur. Argazkia: EITB Media
A-15, gaur. Argazkia: EITB Media
A-15, gaur. Argazkia: EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

A-15ean, N-1ean eta AP-8an gertatutako istripuen ondorioz, goiz korapilatsua izan da Gipuzkoako errepideetan. Hala ere, eguerdia baino lehen, trafikoa normaltasunera itzuli da.

Goizeko lehen orduan, bost ibilgailuren arteko istripua izan da A-15 autobian, Andoain parean, eta hiru pertsona zauritu dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Zaurituak Donostia Ospitalera eraman dituzte, baina, itxuraz, min hartutakoen osasun egoera ez da larria.

07:15ak aldera kamioi batek eta lau autok talka egin dute, Andoain parean, Iruñera bidean.

Ezbeharraren ondorioz, erreietako bat itxi dute Iruñerako noranzkoan eta bizpahiru kilometroko auto ilarak sortu dira.

Ez da gaur goizean inguru horretan gertatu den istripu bakarra izan. 08:00ak aldera, hainbat ibilgailuren arteko txapa istripua gertatu da N-1 errepidean, Villabona parean, eta 10 kilometrorainoko auto ilarak sortu dira, Lasartera bidean. Ezbeharra izan duten ibilgailuak erretiratu eta bidea garbitu ondoren, trafikoa normaltasunera itzuli da, 10:30ak aldera.

Gainera, bi txapa kolpe gertatu dira AP-8 autobidean, Zestoan eta Zarautzen, eta 1,5 kilometroko eta 3 kilometroko auto ilarak sortu dira, hurrenez hurren, Bilbora bidean.

Bestalde, Nafarroan, lau ibilgailuren arteko istripuak auto ilara luzeak eragiten ditu Zizurren, Foruzaingoak jakinarazi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Andoain Albisteak A-15 autobia Trafiko istripuen biktimak