Gizartea -
Trafikoa
Trafikoa bere onera itzuli da N-1 errepidean, Andoainen, eguerdiko zirkulazio arazoen ondotik
15:30erako, ezkerreko erreia ireki dute, bi noranzkoetan, eta horrek berehala arindu du trafikoa, Ertzaintzak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
EITB MEDIA
Hainbat kilometroko auto-ilarak izan dira larunbateko 14:30 aldera N-1 errepidean, Andoainen, herri-lanengatik bi noranzkoetan ezkerreko erreia itxi ostean, Trafikoko iturriek eitb.eus-i baieztatu diotenez.
Tolosarako noranzkoan, 11 kilometroko auto-ilarak sortu dira, eta Andoainerako eta Irunerako noranzkoan, berriz, 8 kilometrokoak, baina trafikoa bere onera etorri da 15:30ean ezkerreko bi erreiak ireki ostean.
Oindolarreko eta Gorosmendiko tuneletako lanak direla eta, A-15 errepidea itxita egongo da asteburu honetan, eta gidariek N-1 errepidea hartu behar dute bide alternatibo gisa.