Gizartea -

GORROTO DELITUAK

Lau gazte atxilotu dituzte Iruñean, beste pertsona batzuei euren sexu orientazioagatik erasotzeagatik

Iruñeko Udaltzaingoak lau gazte atxilotu ditu, horietako hiru adingabeak, beste pertsona batzuei euren sexu-orientazioagatik irain egiteagatik eta botilak jaurtitzeagatik. Ustezko gorroto delitua egiteagatik atxilotu zituzten. 

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udaltzaingoak lau gazte atxilotu ditu, horietako hiru adingabeak, beste pertsona batzuei euren sexu-orientazioagatik irain egiteagatik eta botilak jaurtitzeagatik. Ustezko gorroto delitua egiteagatik atxilotu zituzten. 

Gertakaria igandean jazo zen, 05:45 aldera, Iruñeko Alde Zaharrean. Udaltzaingoko iturrien arabera, atxilotuetako hiru adingabeak dira, 17 urtekoak, eta laugarrena 18 urteko gazte bat da. Adinez txikiak direnak Adingabeen Fiskaltzaren esku jarriko dira. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Iruñeko Udala