Gizartea -
INDARKERIA MACHISTA
Genero indarkeria kasuetako pegatina bereizgarriak kentzea erabaki du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak
Bizkaiko Abokatuen Elkartearen erabateko gaitzespena jaso zuen ekimenak. "Alferrikako neurria" zela eta "juridikoki eta etikoki gaitzesgarria" zela adierazi zuten.
Agentziak | EITB Media
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak atzera bota du Bilboko Emakumeen aurkako Indarkeriaren Epaitegiek ezarri zuten koloretako bereizgarrien erabilera.
Genero indarkeria dela eta epaitegira joan behar zuten salatu, lekuko eta abokatuei koloretako eranskailuak jartzeko erabakia hartu zuten, biktimaren eta guztien arteko topaketak saihesteko helburuarekin.
Bizkaiko Abokatuen Elkargoak, ordea, neurriaren aurkako kexa bat aurkeztu zuen EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren Gobernu Salan. Bere aburuz, neurri horrek "markatuta eta seinalatuta" uzten ditu ikertuak epaitegi horietara jotzen duten gainerako pertsonen aurrean, eta "neurriz kanpokoa, alferrikakoa eta juridikoki eta etikoki gaitzesgarria" da. "Ez du legezko euskarririk, eta Zuzenbide Estatu baten printzipioen aurkakoa" dela ere argudiatu zuen.
Espainiako Abokatuen Kontseilu Nagusiak bat egin zuen Bizkaiko abokatuen gaitzespenarekin, neurria "lanbidearen duintasunaren aurkakoa" dela iritzita.