Gizartea -

Aste Nagusia

15 pertsona atxilotu dituzte Bilboko Aste Nagusiaren bigarren egunean

Bilboko alkateak egindako lehen balantzearen arabera, ez da sexu erasorik izan. Atxiloketak ebasketengatik, indarkeriaz egindako lapurretengatik eta genero indarkeria delituengatik egin dira.

Sexu erasoen aurkako kanpaina Bilboko Aste Nagusian. Artxiboko argazkia: EFE
Sexu erasoen aurkako kanpaina Bilboko Aste Nagusian
Sexu erasoen aurkako kanpaina Bilboko Aste Nagusian. Artxiboko argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo 15 pertsona atxilotu zituzten Bilbon, Aste Nagusiaren bigarren egunean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak gaur goizean egin duen lehen balantzearen arabera. 

Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, ebasketagatik, indarkeriaz egindako lapurretagatik eta genero indarkeria delituengatik egin dira atxiloketak.

Halaber, aurreratu du "zaurituren bat" izan dela, baina oro har ez dela delitu larririk izan.

Bestalde, zenbait txosnatan azaldu diren bere karikaturak direla eta, minduta azaldu da Bilboko alkatea. Horren ustez, "batzuk kritikatik haratago doaz eta irainak dira", eta errespetua eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Aste Nagusia Bilbo gaur Tratu txarrak gaur Delituak Gizartea Juan Maria Aburto Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Lapurretak